Giza baliabideen arloan zure aliatua izan nahi dugu

Pertsonak ,
zure enpresaren errekurtsorik baliotsuenak.
GOIen erakunde eta enpresei azkarragoak eta eraginkorragoak izaten laguntzen diegu. Horregatik, zure aukerarik onena gara behar duzun posturako profilik onenak bilatzeko orduan.

GOIn ulertzen dugu enpresa bakoitza, une bakoitza eta behar bakoitza ezberdinak direla. Hau horrela, zuri egokitutako zerbitzua eskaintzen dizugu.

Giza baliabideen arloan zure aliatua izan nahi dugu; gure esperientzia da horren bermea. Espezializatuak gaude laguntza eta babesa eskaintzeko zure baliabiderik garrantzitsuenak kudeatzeko: PERTSONAK.

Otras areas de actuacion Busqueda de empleo Candidatos Goi Gestion Recursos Humanos Donostia San Sebastian Gipuzkoa

ENPRESAK

$

LANGILEEN BILAKETA ETA HAUTAKETA

LAN HARREMANEN KUDEAKETA

BESTE ARLO BATZUK

LANGILEEN BILAKETA ETA HAUTAKETA

Servicios Goi Otras Areas

Hazteko unea

Pertsonak Erakunde batera sartzean arrakasta izatea, eskatutako profilaren definizio egokian oinarritzen da batik bat, betiere enpresaren kultura, organigrama, akzioen osaera eta kokapen geografikoa kontuan hartuz.

Lortutako informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatzen dugu, era askotako metodologiak baliatuz pertsona eta postua guztiz bat etor daitezen, eta hori bermatu egiten dugu.

Hori bezain garrantzizkoak dira, ordea, enpresa-errealitate berrira laneratzeko unea eta bertako pertsonen harrera. Horregatik, kanpoko lantalde laguntzaile egokia aukeratzea ezin bestekoa da; lantalde horrek enpresaren errealitate hurbilena eta eguneratuena ezagutu, oso trebatua izan eta eskarmentua eduki behar du. GOIek pertsonak arineketan integratzen eta kalitatez zein kopuruz plantila egokiak lortzen lagunduko dizu.

LAN HARREMANEN KUDEAKETA

Erakundeen barne oreka
Lan Harremanen arloa bihurria da eta oso berezia eta espezifikoa Enpresa bakoitzean.

Erakunde bateko partaideen artean oreka batera heltzeak abilezia, lana eta denbora eskatzen du. Horretarako, harreman delikatu eta sentikor horiek zaindu behar ditugu, hurbiltasunak, egunerokotasunak eta pertsonalismoek batzuetan liskar kaltegarriak eta antzuak eragiten baitituzte.

GOIekeskarmentu profesional handia du arlo horretan, Enpresen errealitatean, euren ekonomia-ingurunean eta horietan diharduten gizataldeen ezagutzan oinarrituta. Horrenbestez, zure erakundean oreka objektibatzeko eta lortzeko modua eskaintzen dizugu. GOIk hainbat gai kudeatzen ditu: Hitzarmen Kolektiboen negoziazioa eta aplikazioa edota egunean-egunean sindikatu asko izatearen ondorioz erakundean sortzen den problematika, betiere azken helburu hau lortzeko: lan-giro egonkorra eta segurua.

BESTE ARLO BATZUK

Busqueda y Seleccion de Personal Goi Recursos Humanos RRHH
Erakunde barneko pertsonen kudeaketarekin lotutako zerbitzu oro

GOIek zerbitzu oso eta integral bat eskaini nahi dizu giza baliabideen inguruko aspektuak planifikatu eta kudeatzeko orduan. Horregatik, honako zerbitzu hauek eskaini nahi dizugu zure jardueraren garapen oso baterako:

    • Ikasketa planak
    • Ordainsarien azterketa
    • Garapenelo programa
    • Formazio planak
    • Balorazio psikoteknikoak