Lan Harremanen arloa bihurria da eta oso berezia eta espezifikoa Enpresa bakoitzean.

Erakunde bateko partaideen artean oreka batera heltzeak abilezia, lana eta denbora eskatzen du. Horretarako, harreman delikatu eta sentikor horiek zaindu behar ditugu, hurbiltasunak, egunerokotasunak eta pertsonalismoek batzuetan liskar kaltegarriak eta antzuak eragiten baitituzte.

GOI RECURSOS HUMANOSek eskarmentu profesional handia du arlo horretan, Enpresen errealitatean, euren ekonomia-ingurunean eta horietan diharduten gizataldeen -enpresa-talde eta sindikatuen- ezagutzan oinarrituta. Horrenbestez, zure erakundean oreka objektibatzeko eta lortzeko modua eskaintzen dizugu. GOIk hainbat gai kudeatzen ditu: Hitzarmen Kolektiboen negoziazioa eta aplikazioa edota egunean-egunean sindikatu asko izatearen ondorioz erakundean sortzen den problematika, betiere azken helburu hau lortzeko: lan-giro egonkorra eta segurua.