Giza baliabideen arloan zure aliatua izan nahi dugu

Pertsonak ,
zure erakundearen baliabiderik baliotsuena.

GOIn erakundeei azkarragoak eta eraginkorragoak izaten laguntzen diegu. Behar duzun posturako profila aurkitzeko zure aukerarik onena gara.

GOInerakunde bakoitza, behar bakoitza eta momentu bakoitza desberdinak direla ulertzen dugu. Horregatik, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Pertsonen Kudeaketan zure aliatuak izan nahi dugu. Sektoreak dugun esperientziak bermatzen du. Laguntza eta babesa eskaintzen dugu gure baliabiderik baliotsuena kudeatzeko garaian: PERTSONAK.

Otras areas de actuacion Busqueda de empleo Candidatos Goi Gestion Recursos Humanos Donostia San Sebastian Gipuzkoa

ENPRESAK

$

LANGILEEN BILAKETA ETA HAUTAKETA

LAN HARREMANEN KUDEAKETA

BESTE ARLO BATZUK

LANGILEEN BILAKETA ETA HAUTAKETA

Servicios Goi Otras Areas

Hazteko unea da

Pertsonak erakunde batera sartzean arrakasta izateko bidea profil profesionalaren definizio egokia da, beti ere kultura, organigrama, akzioen osaera eta kokapen geografikoa kontutan hartuta.

Jasotako informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatzen dugu, metodologia desberdinen bidez, eta berme osoz, pertsona eta postuak guztiz bat egin dezaten.

Aurrekoa bezain garrantzitsua da pertsonak enpresa-errealitate berrira sartzeko eta hartzeko unea. Horretarako, ezinbestekoa da kanpo-kolaboratzaile egokia hautatzea, hala izango da, gertuko erakunde-errealitate eguneratua ezagutzen badu, eta kualifikatua eta esperientziaduna bada. GOItik pertsonak azkar integratzen lagunduko dizugu, plantilla kualitatiboki eta kuantitatiboki egokia sor dezazun.

LAN HARREMANEN KUDEAKETA

Erakundearen barne-oreka

Hain delikatua den Lan Harremanen arloa, berezia eta espezifikoa da erakunde bakoitzean.

Erakunde bateko kideen arteko oreka mantentzea abilezia, dedikazioa eta denbora eskatzen duen lana da. Horretarako, harreman delikatuak eta sentikorrak zaindu behar ditugu, hurbiltasunak, egunerokotasuna eta pertsonalismoek batzuetan liskar kaltegarriak eta antzuak eragiten baitituzte.

GOIk esperientzia profesional handia du arlo horretan, erakundeen errealitatearen, testuinguru-ekonomiko eta kolektiboen ezagutzan oinarritzen da; horregatik, GOIk ikuspuntu objektiboa jartzen du zure erakundean oreka lortzeko. GOIk hainbat gai kudeatzen ditu: Hitzarmen Kolektiboen negoziazioa eta aplikazioa edota egunean-egunean sindikatu asko izatearen ondorioz erakundean sortzen den problematika, betiere azken helburu hau lortzeko: lan-giro egonkorra eta segurua.

BESTE ARLO BATZUK

Busqueda y Seleccion de Personal Goi Recursos Humanos RRHH
Erakundeetako pertsonen kudeaketarekin erlazionatutako zerbitzu guztiak

GOIk zerbitzu oso eta integrala eskaini nahi dizu giza baliabideekin erlazionatutako arloak planifikatu eta kudeatzeko orduan. Horregatik, zure erakundearen erabateko garapenerako, zerbitzu hauek eskaintzen dizkizugu:

    • Karrera Planak
    • Ordainsarien analisia
    • Garapen-programak
    • Formakuntza-planak
    • Balorazio psikoteknikoak