1. ATARIA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuen 34/2002 Legean ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu web-orri hau GOI RECURSOS HUMANOSen jabetza dela eta ematen dituen jarduera-mota guztien berri jendaurrean emateko sortu dela. Gure sozietatearen helbidea Donostian (Gipuzkoa) dago: Portuetxe 23A; CEMEI Eraikina, 4.5 bulegoa. IFK B20875183 zk. du eta Donostiako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago: 2163 liburukia, 156 folioa, SS-25548 orria, 0 liburua, 1. inskripzioa.

Web-gunera sartzen bazara, zuk konpromisoa hartzen duzu ondoren adierazitako baldintzak betetzeko.

GOI RECURSOS HUMANOSek eskubidea du web-gunearen itxura eta konfigurazioa aldatzeko, baita saretik kentzeko ere, bertako zerbitzuak eta edukiak barne, betiere aldebakarrez eta aurrez jakinarazi gabe.

Erabiltzailea ondorengo erabilera-baldintzekin ados ez badago, atari hau erabiltzeari eta haren bidez aritzeari uko egin behar dio.

2. COPYRIGHT

GOI RECURSOS HUMANOS marka erregistratua da, eta ematen dituen zerbitzuen erakusgarria. GOI RECURSOS HUMANOSek marka erregistratuko eskubideak erreklama ditzake.

Gure web-gunean dauden eduki, testu eta irudi guztiak GOI RECURSOS HUMANOSen jabetza dira (bestela adierazi ezik) eta Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideek babesten dituzte.

Erabiltzaileak horiek pribatuki erabiltzeko eskubidea du eta GOI RECURSOS HUMANOSen berariazko baimena behar du aldatzeko, erreproduzitzeko, ustiatzeko, banatzeko eta, bereziki, merkaturatzeko edo titularrari dagokion edozein eskubide baliatzeko.

Baldin eta edozein pertsonak uste badu web-orri honetan jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei edo beste eskubideei buruzko edozein arau hausten dela, mesedez eskatzen diogu jakinaraz diezagula, hondatutako ordena berrezartzeko, gertatu egin bada.

3. WEB ORRIA ERABILTZEKO BALDINTZAK

Web-orri honen sarbidea jabetza intelektualeko legeek babesten dute. Erabiltzailea gure web-orrira fede onez eta ordena publikoko arauen arabera sartu behar da, eta edukiak era zuzenean eta legitimoan erabili ahal izango ditu. Erabiltzailea da bera gure web-gunera sartzearen erantzule esklusiboa. Debekatuta dago edukiak erreproduzitzea, kopiatzea, banatzea, itxuraldatzea edo eraldatzea.

DATU PERTSONALEN BABESA

GOI RECURSOS HUMANOS S.L.-rena den web-gune honetan gure erabiltzaileek emandako datu pertsonalen erabateko babesa ziurtatzen dugu.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko, abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoak dioenaren arabera, web-gune honetako inprimakien edota posta elektronikoz emandako datu pertsonalak datu pertsonalen fitxategi batean sartu daitezkela jakinaraztez dizugu. Fitxategi hau Espainiako Datuen Babesekako Agentzian erregistratua dago, eta bere helburua egindako kontsultei erantzutea eta hautagaien datuak hautaketa prozesuetan kudeatzea da.

Web-gunean dauden inprimakiak bidaltzearekin batera, igorleak bere aipatutako fitxategietan sartzeko baimena ematen du. Gainera, jakinarazten dizugu web-gune honetatik indarreko arautegiaren arabera erabiliko diren erabiltzaileen IP helbideak jaso daitezkeela.

Zure datuak kontratazio posibleetarako enpresa bezeroei emanak izan daitezte, beti datuak egoki babestuz. GOI RECURSOS HUMANOS, S.L.-ek, zure datuen konfidentzialtasuna uneoro errespetatuko du Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduak 13ko 15/1999 Lege Organikoaren onespenarekin.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan zehaztutako baldintzatan edozein unetan erabili ditzakezu Sarrera, Zuzenketa, Deuseztapen eta Aurkaritza eskubideak. Eskubide hauek goi@goirecursoshumanos.com helbidera posta elektroniko bat bidaliz erabili daitezke.

ADOSTASUNA ETA BAIMENA

GOI RECURSOS HUMANOSentzat, dagozkion bere fitxategien arduradun den aldetik, web-orri honetako era askotako inprimakien bidez edo posta elektroniko bidez, erabiltzaile batek bere datu pertsonalak bidaltzen dituenean, datu horiek gure fitxategietara gehitzeko eta tratatzeko baimena eta adostasuna ematen ari da berariaz, ezeztagarriak eta atzeraeraginik gabeak diren arren. Datuak konfidentzialtasun osoz tratatuko ditugu eta 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak derrigortzen dituen baldintzak guztiak bete.

ERANTZUKIZUNAK

GOI RECURSOS HUMANOSen web-gunearen erabiltzailea izango da GOI RECURSOS HUMANOSek izan ditzakeen zuzeneko zein zeharkako Kalte eta Galeren erantzulea Lege Ohar honetan ezarritako edozein obligazio hausten badu.

GOI RECURSOS HUMANOSek ez du bermatzen web-orri honetako edukiak zehatzak, egiazkoak eta indarrean direla, eta ez du bere gain hartzen web-orria erabiltzeagatik sortutako edozein erantzukizun.

GOI RECURSOS HUMANOSek ez du bermatzen gure web-orria erabilgarri eta segida izateari buruzko funtzionamendu egokirik. Ahal duen neurrian, erabiltzaileei edozein etenaldiren berri ematen ahaleginduko gara, baita lehenbailehen konpontzen ere. Hala ere, GOI RECURSOS HUMANOS salbuetsita dago gure web-orria desegoki funtzionatzearen edo etenaldien ondorioz sortutako erantzukizunetatik.

Erabiltzaileak hartzen du bere gain gure web-orria erabiltzetik sortutako erantzukizun osoa.

Gure web-orriari buruzko guztia Espainiako legeek arautzen dute esklusiban.

Gure web-orriko Lege Oharrari buruzko edozein gairi buruz, gurekin jar zaitezke harremanetan: 943 314997; idatziz edo aurrez aurre, helbide honetan: Portuetxe 31, CEMEI Eraikina, 28018 Donostia (Gipuzkoa); posta elektroniko bidez: goi@goirecursoshumanos.com

GOI RECURSOS HUMANOS ez da inoiz ere kalte baten erantzule izango, bertan mugarik gabe sartuz web-orri hau erabiltzeari lotuta gertatutako kalteak, galerak edo gastu zuzenak eta zeharkako berezkoak zein ondoriozkoak.

Agindu judizial batek hala errekeritzen badu, GOI RECURSOS HUMANOSek dagozkion agintariei lagunduko die betiere ustez legea urratzen duten edukien pertsona erantzuleak identifikatzen.

4. PRIBATASUNEKO KONPROMISOA

Datu pertsonalen tratamendu automatizatuaren helburua da lan-harreman bat ezartzea, zerbitzuak ematea, GOI RECURSOS HUMANOSen bezeroen bidezko enplegua eskaintzea eta, halaber, GOI RECURSOS HUMANOSen informazio komertziala bidaltzea.

GOI RECURSOS HUMANOS web-orriaren negozioaren berezko ezaugarriak direla eta, hirugarrenei datuak eman behar zaizkie, eta horiek beti GOI RECURSOS HUMANOSeko bezero zuzenak izango dira.Erabiltzaileak Pribatutasun Konpromiso hori onartzeak eta curriculuma ematerakoan emandako onarpenak esan nahi du datu pertsonalak lagatzea berariaz onartzen duela.

GOI RECURSOS HUMANOSen web-gunearen erabiltzaileak, uneoro datuetara sartzeko, horiek zuzentzeko, ezeztatzeko eta uko egiteko eskubideak erabil ditzake, betiere abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzkoak, ondorengo helbidean ezarritako baldintzen arabera: goi@goirecursoshumanos.com