Pertsonak Erakunde batera sartzean arrakasta izatea, eskatutako profilaren definizio egokian oinarritzen da batik bat, betiere enpresaren kultura, organigrama, akzioen osaera eta kokapen geografikoa kontuan hartuz.

Lortutako informazio guztia konfidentzialtasun osoz tratatzen dugu, era askotako metodologiak baliatuz pertsona eta postua guztiz bat etor daitezen, eta hori bermatu egiten dugu.

Hori bezain garrantzizkoak dira, ordea, enpresa-errealitate berrira laneratzeko unea eta bertako pertsonen harrera. Horregatik, kanpoko lantalde laguntzaile egokia aukeratzea ezin bestekoa da; lantalde horrek enpresaren errealitate hurbilena eta eguneratuena ezagutu, oso trebatua izan eta eskarmentua eduki behar du. GOI RECURSOS HUMANOSek pertsonak arineketan integratzen eta kalitatez zein kopuruz plantila egokiak lortzen lagunduko dizu.